XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordurako, atzean utziak zituen hegazkinak Sacramento bailarako lur emankorrak autobideko marra grisaxkari jarraituz, antxeta jostari baten gisan.

Une hartan, zatika ari ziren igarotzen Mono Lake aintziraren ondoko harri bolkanikoak hegazkinaren leihotik.

- Beraz, Ryokoren tatuajea soinean eraman arren, Ayakok ere zirrara eragin zizun lehenengo aldi hartan - gazteak beste arnasaldi bat hartu zuen arnasgailutik eta elkarrizketaren hariari lotu zitzaion.

Gero eta adar gehiago aurkitzen ari baitzen zaharraren kontakizunean, eta jadanik ez zekien oso ondo enbor nagusitik urruntzen ari ote zen.

- Ayako eta Ryoko eguna eta gaua ziren, baina zuk uste baino lotura handiagoa zuten elkarrekin.

Japoniaren bi alde horiek ikusten nituen neskatxa haiengan: hirien modernotasun bizia eta basoaldeko iragan mugiezina.

Esan dizudanez, lagun taldean abegi ona egiten genion patuari, zetorren bezala zetorrela. Batez ere, neskatxa baten eskutik etorriz gero.

Dena den, oso zama astuna neraman gainean, Ayakoren hitzei leungarri irizteko.

Galdu egin nintzen Chinatowngo kaleetan, eta, irtenbideren bat aurkitu bezain laster, besterik gabe, zuzenean jo nuen apartamentura.

Inoiz ez zitzaidan nekezago egin etxerako aldapa piko hura.

Katua zain neukan, miauka, gaueko esne plateraren eske, eta horrexek ekarri ninduen neure onera.

Horrek eta Ayakoren esanak, muinoa, belarra eta bihotza zirela eta.